Software libreko lizentziak. Nola eragiten dute nire garapenean? (online)

Hurrengo edizioak

  • 2020/11/27: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Jardunaldiaren helburua software libreko lizentziak eta haien sorrera ezagutaraztea da: nondik eta zergatik sortu ziren.

Zer bereizgarri dute kode irekiko lizentziek? Zer ondorio ditu horrek? Zenbait kasu praktiko azalduko dira.

Kontua ez da lizentziei buruzko legezko ezagutza zehatzak ematea, baizik eta, kasu praktikoen bidez, lizentziek gure lanean zer ondorio dituzten ulertaraztea.