Software libreko lizentziak. Nola eragiten dute nire garapenean? (online)

Hurrengo edizioak

  • 2020/11/27: Online
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Jardunaldiaren helburua software libreko lizentziak eta haien sorrera ezagutaraztea da: nondik eta zergatik sortu ziren.

Zer bereizgarri dute kode irekiko lizentziek? Zer ondorio ditu horrek? Zenbait kasu praktiko azalduko dira.

Kontua ez da lizentziei buruzko legezko ezagutza zehatzak ematea, baizik eta, kasu praktikoen bidez, lizentziek gure lanean zer ondorio dituzten ulertaraztea.

Lizentziak egin zirenean lortu nahi ziren helburuak eta haien ondorio teknikoak azalduko dira.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Edukiak

  • Software libreko lizentzien historia: zer diren, zertan bereizten diren, zenbat dauden, familiak, nola jakin kode batek zein lizentzia duen...
  • 1. KASUA -> Nire kodea askatu nahi dut: nola egin behar dut? Zer negozio-eredu onartuko dit?
  • 2. KASUA -> Nire lanaren zati gisa, garapen bat egin behar dut, baina ezagutzen dut liburutegi bat lagungarri izan daitekeena, eta erabili nahi nuke. Erabil dezaket? Erabiltzen badut eta gero nire garapena saltzen badut, zer ondorio ditu horrek?
  • 3. KASUA -> Proiektu batean, tresna libre bat erabiltzen ari naiz bezero baten datuekin, nire datuak eskuratu ahal izateko. IPRa urratzen ari naiz? 

Norentzat

Ondorio teknikoetan interesa duten pertsonak, software-edukia duten produktu/aktiboen arduradunak, garatzaileak...

Hizlaria

Alejandra Ruiz telekomunikazio ingeniaria da (2005), adimen artifizial aurreratuko master batekin (2012) eta telekomunikazioetan eta informatikan doktoratua (2015). 2007tik Tecnaliako ikertzailea da eta gaur egun Trustech (Trust Technologies) taldeko kidea da. Esperientzia handia du Europako ikerketa-proiektuetan parte hartzen eta buru izaten. Open source komunitateetan parte hartzen hasi zen, hala nola Morfeoko forjan (Telefonicaren gidaritzapean), CENATICentzat lanak egin zituen eta, gaur egun ere, open source komunitateetan parte hartzen du, hala nola FSF (Free Software Foundation) edo Ubuntu (Women in Ubuntu taldean parte hartzen du). Gainera, aktiboki parte hartzen du eklipse komunitatean, Polarsys lantaldean egon zen eta OpenCert proiektuko kide aktiboa da eklipse barruan, "Commiter" izanik. 

 

Online

Data: 2020/11/27

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 10:00 - 11:30 tara
  • Iraupena: Ordu t´erdi
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Alejandra Ruiz (Tecnalia)

Informazio gehiago

https://www.spri.eus/euskadinnova/es/portada-euskadiinnova/index.aspx

Share this post