Segurtasuna, datuaren ekonomiaren gakoa: kriptografiak nola gaitzen dituen datuak partekatzeko eredu berriak (Online)

Hurrengo edizioak

Datuaren ekonomiak etorkizun handia du gaur egun. Hainbat eragileren artean datuak partekatuta, jakintza berriak ekarriko dira, eta adimen artifizialeko algoritmo aurreratuak entrenatu.

Datuak izatea da, hain zuzen, adimen artifizialaren (AA) oztopo nagusietako bat. Gaur egun, zientzialariek datu aberats eta askotarikoagoak behar dituzte AAren potentzialari zuku guztia ateratzeko, baina errealitateak erakutsi digu enpresek ez dituztela bere datuak hirugarrenekin partekatu nahi.

Gaur egungo gobernantza- eta subiranotasun-sistemek ez dute bermatzen uzten gure datuak ezingo direnik ustiatu akordioa bukatu ostean edota ez denik izango informazio-ihesik. Ez dira gai, halaber, datuan oinarritutako zerbitzu bat (mantentze prediktiboa, energia-kontsumoa aurresatea, etab.) eskaini ahal izateko datuei aplikatu zaien algoritmo edo jakintza aditua babesteko.

Azken urteotan asko garatu da pribatutasunari lotutako kriptografia, eta zerbitzu digitalak kontsumitzeko garaian erabiltzaileen pribatutasuna areagotzen hasiak dira PET teknologiak (Privacy Enhancing Technologies) -esate baterako, identitate subiranoa (Self-sovereign Identity)- eta zero jakintzako probak.

Industriako eta enpresako datuak segurtasunez partekatzean izango du kriptografiak eragin handiena.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Helburuak

Pribatutasun-teknologia berrien oinarriak eta datuaren ekonomian duten eragina modu errazean azaldu nahi da jardunaldi honetan.

Teknologia kriptografiko horiek funtsezkoak dira datuak seguru partekatu eta ustiatzeko, eta adimen artifizialaren hazkunderako eta erabilerarako eta AAn oinarritutako zerbitzuak eskaintzen direnean algoritmo matematikoak babesteko ere bai.

Kriptografiak eskaintzen dituen aukerak ulertuta, negozio-aukera berriak identifikatu ahal izango dituzte dagozkien sektoreetan.

Egitaraua

  • Badago pribatutasunik?
  • Pribatutasun-teknologiak: nola lagundu diezaguketen datuaren ekonomiarako bidean.
  • Datuaren segurtasuna, datua partekatu eta ustiatzeko oztopo nagusia.
  • Privacy Enhancing Technologies (PET): Self-Sovereign Identity, Zero knowledge, Homomorphic Encryption, Secure Multiparty Computation, Differential Privacy.
  • Kasu arrakastatsuak. 

Norentzat

Negozio-ikuspegitik edota ikuspegi teknologikotik PET teknologien oinarriak eta datuen partekatze seguruan eskaintzen dituzten aukerak ezagutu nahi dituen oro.

Hizlariak

Oscar Lage Tecnaliako zibersegurtasuneko eta blockchain arduraduna da, hainbat konpainietako aholkularitza-kontseiluko kidea. Hizlaria eta hainbat libururen egilekidea da, eta horien artean nabarmentzekoa: "Blockchain: Interneteko iraultza industriala". Ohiko kolaboratzailea da hedabide orokorretan (tB, irratia, prentsa) eta https://oscarlage.com blogaren egilea da.

Oscar, blockchain (Enterprise Ethereum Alliance eta Hyperledger) nazioarteko aliantza nagusietako kidea da. Alastriako industria nodoaren koordinatzailea da, AMETIC blockchain batzordeko presidenteordea eta baita European Cyber Security Organization (ECSO) bezalako nazioarteko zibersegurtasun-foro nagusietako kidea ere.

Sergio Anguita Tecnalia Research & Innovation-eko, ICT saileko, TRUSTECH negozio-arloko ikertzailea da, eta, horri esker, gaur egun gehien erabiltzen diren erregistro-teknologien segurtasun-, analisi-, arkitektura- eta programazio-arloei erreparatzen die.

Tecnaliako Cybersecurity taldeak industria-sistema eta -prozesuetarako irtenbide deszentralizatuak hartzen ditu ardatz, eta informazioa zaintzeko eta ustiatzeko eredu berriak ikertzen ditu, protokolo kriptografiko seguruen bidez. Besteak beste, Euskate, Codisava, Adichain edo H2020-Poseidon proiektuetan parte hartu du.

 

Data: 2020/12/03

Irakaste hizkuntza Gaztelania

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 11:30 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Oscar Lage, Sergio Anguita (Tecnalia)

Informazio gehiago

Share this post